2012/12/17

Eskerrik Asko Guztioi!

Irailaren 19an hasi nintzen Blog hau sortzen. Hasieran inolako ideiarik ez nuen baina oso erraza izan da klasean izandako azalpenekin zein nire aldeko ikerkuntzatik ikasitakoa praktikan jartzea.

Oso baliagarria iruditu zait Blog bat sortzen ikastea, izan ere, irakasle izango garenok honelako tresnak erabiltzen ohitu behar dugu. Gurasoekin kontaktua izateko zein informazio publikoa zabaltzeko oso aproposa da eta etorkizunean erabili egingo dut.
Azkenik, esan beharra daukat lan handia egin dudala, bloga ebaluatzeko errubrika pausoz pausu jarraitu dut eta emaitza oso ona dela uste dut. 

Eskerrak eman nire blogean sartu diren guztiei, iruzkinak egin dituztenei ere. Espero dut gustatu izana eta baliagarria suertatu izana.

Hurrengorarte!!    

2012/12/15

Azken pausoak

Kurtsoaren lehenengo lauhilabetea bukatzear dago, orain azterketetean zentratu behar gara eta bada garaia egindako lanak ebaluatzeko. 

IKTko irakasgai honetan, praktiketako orduetan batez ere blog bat sortzen ikasi dugu eta horrekin batera hainbat programa baliagarri, Glogster izenekoa adibidez, aurkezpen originalak egiteko balio duena. Horretaz baliatuz, nire blogaren garapenaren eskematxo bat sortu dut.

2012/12/12

Umeen Gabonetako Parkea (PIN)

Umeen Gabonetako Parkea 2012ko abenduaren 15etik 2013ko urtarrilaren 5a arte egongo da zabalik. 

Aurtengo joko, kirol eta tailer-jardueren eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da. Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.
Ordutegia, prezioa eta beste informazio gehiagorako: http://www.pin-ugp.com/
Aurtengo kartela

2012/12/09

Bizitzari MILA ESKER!!

Minutu bat goizero, goizero
ditudan gauza onak kontuan hartzeko
60"an bizitzari mila esker!!

Minutu bat goizero, goizero
irrian aurpegian zintzilikatzeko
oihu egin nahi dut ozen: bizitzari mila esker!!

2012/12/08

IZENADUBA BASOA

Olentzero etortzeko gutxi falta da eta bere txabolan egongo da opari guztiak prestatzen. Ba al dakizue Olentzeroren etxean non dagoen? Zuen eskutitzak bere eskura eman eta bere lankideak ezagutu nahi dituzue?

http://www.generaltickets.com/images/contenidos/grande/izeng8.jpgMungian kokatuta dagoen Izenaduba basoan aurkituko dituzue sekretu guztiak, magiaz beteriko ibilbidea prestatuta duzue Parke mitologiko honetan, Olentzeroren bizitza eta istorioa ezagutzeko. 




2012/12/05

Pizza prestatzen...ummmm

Nori ez zaizkio pizzak gustatzen? Hala ere, ohitura dugu beti egindakoak erosteko eta...zergatik ez dugu gure gustoko pizza pertsonalizatua egiten? Hemen uzten dizuet aukera bat.
 
Osagaiak (3-4 perts):
 
   - 300g irin
   - 5g okindegiko legami
   - Ur epel basokada 1
   - 1 eta 1/2 goilarakada olio
   - Gatza
   - Pizzarentzat osagaiak

2012/12/03

DURANGOKO disko eta liburu AZOKA

Durangoko liburu eta diska azokak laister irekiko ditu ateak, 47. aldiz. Aurten ere egitarau polita luzatu digute eta denon neurrirako aukerak eta eskaintzak ditu.

Urtero bezala, autoreek, musikagileek... haien lan berriak aurkeztuko dituzte bertan eta aurreko lanak ere ikusteko zein erosteko aukera izango dugu. 

Non: Durangoko Landako Erakustazoka 
Noiz: 2012ko abenduaren 6tik 9ra 
Ordutegia: 10:30-20:00 
Bultzatzailea: Gerediaga Elkartea 
Izaera: Irekia (sarrera doan) 
Sailak: Editorialak, banatzaileak, diskoetxeak, erakundeak eta kultur eragileak.

Animatu eta lagundu Euskal Kultura aurrera eramaten!!

2012/12/01

Koloretako gatza

Txikia nintzenean pilo bat gustatzen zitzaidan koloretako klarionak birrintzea eta tarro batean sartzea. Gero kontu handiz eramaten nuen etxera. Klarion hautsak mugitzeko arriskua baitzegoen. Behin etxean potea neukala, kanpotik marrazkiak margotzen nituen errotulki bereziekin, eta gero nire logelako apalean ezartzen nuen egindakoa bistan egoteko. Modu horretan nire logela bisitatzen zuen oroko hau ikusteko aukera izango zuen.
Eskulan honekin izan dudan esperientzia polita kontuan hartuta, beharreko materiala eta pausoak ezarriko ditut. Zuen seme-alabek honakoa egiten goza dezaten ekintza polita da.

MATERIALAK

Gatza
Koloretako klarionak
Orri zuria
Kristalezko pote bat 
Pinotxo papera
 
NOLA EGIN
  1. Orri zuri batera gatz bota.
  2. Gatz hori klariona batekin igurtzi koloreztatu arte.
  3. Gatzak kolorea hartu duenean kristalezko potera bota orri toleztuz.
  4. Bigarren pausua errepikatu kolore ezberdinetako klarionaz potea guztiz bete arte.
  5. Potea beteta dagoenean, tapa jarri eta pinotxo paperaz apaindu

2012/11/30

Palomitak nahi?

Gaur estreinatuko da gure zinema guztietan "El origen de los guardines" abenturazko pelikula. Botere magikoak dituzten pertsonaiekin topo egingo duzu. 

2012/11/24

Berangoko XXX. Ibilaldi Neurtua

Urtero bezala, Berangoko Sei-Herri Kultur Elkarteak Ibilaldi Neurtua antolatu du. Aurtengoa 30.enekoa izango da eta Abenduaren 2an, igandea, ospatuko da.

Ohiko bi ibilbideak mantenduko dituzte aurten ere: bata, 8 kilometrotakoa gutxi gora behera, txikientzat izaten dena; eta bestea, 14 kilometro ingurukoa, helduentzat, bikoteka egin behar dena. Irteera eta helmuga Sei Herri tabernan izan ohi dira, Sabino Arana kalean. Ibilaldia bukatuta, eguerdi aldera, musikaz alaitutako poteoa, herri bazkaria eta sari banaketa izango da.

Historia, ibilbidea, berriak eta egitarau osoa ikusteko klik hemen.

Animatu zaitezte mendiko martxa egiten eta jende berria ezagutzen!!

Aurtengo posterra

2012/11/22

Marrubizko batidoa

Gaurkoan marrubizko batidoa egiteko errezeta uzten dizuet. Gogoratu osagaiak aldatuta beste zaporezko batidoak ere egin ditzakezuela pauso berdinak jarraituz.

Osagaiak
·    600g marrubi
·    4 arrautza
·    200g azukre
·    Litro erdi esne
·    Koilarakada bat arto-irin
·    100g esnegain likido

Urarekin garbitu marrubiak eta txapela (berdea) kendu. Ondoren, esnearekin batera birrindu. Iragazkitik pasa.
Irabiatu gorringoak bakarrik, azukrerik gabe. Behin ongi irabiatutakoan, gehitu arto-irina eta marrubi purea.
Bota nahasketa osoa kazola batera eta berotu ur-bainuan. Jarraitu irabiatzen loditu arte.
Ondoren, sartu izozkailuan eta utzi barruan ordu eta erdiz.
Nahasketa izozkailutik atera aurretik, irabiatu zuringoak elur-puntuan.
Atera izozkia izozkailutik, irabiatu eta behin irabiatutakoan, nahastu esnegainarekin eta zuringo harrotuarekin.
Sartu berriz ere izozkailuan eta utzi barruan ordubetez.
Atera izozkia eta platerera atera aurretik eman azken ukitu bat irabiagailuan.

2012/11/20

Paperezko lorea

Haurrak eskuz egin dakioke edonori, lore honen oparia. Kasu honetan paperez egindako lora bat. Honi esker, umeak, bere eskuekin trebetasunak garatuko ditu eta birziklatzeko aukera izango du. Honek, esfortzu eta denbora gehiago eskatzen du, baina aldi berean umeari produktuaz harro egoteko aukera emango zaio. Umeak maitasun osoarekin egingo baitu.

2012/11/17

Shrek

Asko gustoko dudan pelikula baten zatia, Shrek abestiarekin batera. Gomendatzen dizuet ikustea, oso dibertigarria eta originala baita. Bidaltzen duen mezuak garrantzia handia dauka.


Edertasuna barnean daukagu, ez itxuran!!

2012/11/16

Izotz gainean patinatzea

Nori ez zaio patinatzea gustatzen? Hala ere, izotzean egiteko aukera gutxi ditugu gure inguruan. Donostiako Txuri Urdin izotz jauregian baduzu aukera hori! Taldean joateko gomendagarria, bai eta familian ere. 

Prezioak egokiak dira eta disfrutatzeko zein ondo pasatzeko aukera paregabea dugu. Eguna pasatzera joan gaitezke Donostira, eta bidaia aprobetxatuz...izotz gainean patinatzen ikasi. Ikastaroak ere eskeintzen dira nahi duenarentzat.

Ez izan beldur eta jaka beroak gainean jarri! Animo!

2012/11/13

Jokoak sarean

Etxeko txikienek ere sarean ibitzea gustoko dutenez, bertan jolasteko aukera bat. Estrategia, logika, kirola...etab. bezalako jokoak dituzue. Gozatu!

2012/11/11

Orri bilatzaileak

Nori ez zaio gertatu liburua zabaldu, eta zein orritan zeunden ez jakitea? Bada, orri bilatzaileekin hori ez zaigu gertatuko.

Familian edo lagun artean landu dezakegu tailer hau. Beharko ditugun materialak oso gutxi izango dira: izozkietako makiltxoak eta margoak.

Irudimenari eta sormenari lekua utzi eta nahi dituzuen motiboez apaindu zuen orri bilatzaileak!

Beste modu asko daude hauek egiteko, ideia batzuk ikusi nahi badituzue:  

http://edukame.com/2012/07/07/haz-marcapaginas-con-tus-hijos

2012/11/09

Zinema plana

Campanilla gure lagun ezaguna oraingoan bere lagun maitagarriekin (Fawn, Iridessa, Rosetta, Silvermist eta Vidia) datorkigu zinematako pantailetara. Periwinkle maitagarri berria da, neguaren erregina. Campanilla eta bere lagunak Neguko baso misteriotsuan sartuko dira, nahiz eta debekaturik izan. Bertan sekretu magiko bat ezagutuko dute. 

Haiekin bidaiatu nahi?  "Campanilla: el secreto de las hadas" -en ezagutuko duzue gehiago!

2012/11/06

IKTak erabiltzeko 10 aholku

Aurreko egunotan IKTen erabilerari buruz hausnartzen egon gara klasean. Egokiak iruditzen zaizkizue IKTak Haur Hezkuntzan? izan ere, neurrian landuta ondo egon daitezke.

Gogoeta horretan, nik nire bilaketa egin dut eta zenbait aholku (zentzuzkoak eta  jarraitzeko modukoak) aurkitu ditut Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgelan txertatu nahi dituen edozein irakaslerentzat edo irakasle izan nahi duenarentzat. 

2012/11/03

Abesti sentibera

Pirritx eta porrotxek ez dituzte kanta guztiak alai egiten. Itxaropenari ere kantua egin diote, ospitalean dauden umeei zuzendutakoa.


Oso polita iruditzen zait umeekin konpartitu ahal izateko, izan ere, gaur egun zoritxarrez ume asko daude ospitaletan. 

2012/11/01

Jolasen bila zabiltza?

Sarean jolasen bila ibili eta gero, http://www.aisia.net/ aurkitu dut.

Bertan Haur hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako haurrentzako jolasak dituzue. Jolas tradizionalak, berriak, mahai-jokoak, kalekoak... Denon gustuko jolasak daude!

2012/10/30

Harriak apainduz

Euskal Herriko erreka guztietan harritxoak aurki ditzakegu. Tamaina, forma eta kolore ezberdinetakoak izan daitezke.

Horiek batu ditzakegu eta etxera eraman bertan apaintzeko. Margoekin, tenperekin batez ere margoztu ahal ditugu eta animalien irudiak sortu. 

Motibo eta irudi anitzak egin daitezke, zure irudimenaren arabera!! Animatu eta apain itzazue harriak!


2012/10/28

Zientzia museoa

Zuetako askok ezagutuko duzuen Donostiako Eureka! Zientzia Museoa (miramongo kutxaespazioa ere deitua) bisitatzeko proposamena luzaten dizuet. 

  
  
Familian joateko plan alternatibo eta originala da, ikaskuntza bultzatzen duen heinean. Denon gustoko jarduerak ditugu bertan, guztiak zientziaren zerikusia dutenak. Gauza bitxiak eta harrigarriak aurki ditzakegu, beraz, ez galdu aukera!

Informazio guztia klik batean.

2012/10/27

Gogoratu! Gaur ordu aldaketa

Gaur gauean, erlojuak ordubete aurreratu beharko ditugu energia ahalik eta gehien aurrezteko eta eguzkiaren argiari probetxu handiagoa ateratzeko.
2001ean hartutako erabaki batek, martxoko eta urriko azken igandeetan ordu aldaketa egitea ezarri zuen.
Oraingoan, herritarrok ordubete gehiago izango dugu lo egiteko, 03:00etan erlojuek 02:00ak markatuko dutelako.
Ordu-aldaketa 1974an zabaldu zen, petrolioaren lehen krisiarekin batera. Orduan, herri batzuek eguzkiaren argia gehiago aprobetxatzea eta argindar gutxiago kontsumitzea erabaki zuten.


2012/10/23

iCuadernos aplikazioa

Ekainaren 8an aurkeztu zuen Cuadernos Rubio enpresak iCuadernos izena duen deskargatzeko aplikazioa. Tabletetan erabilgarria da.

InfantilEnrique Rubioren esanetan bere enpresa teknologia berriekin etengabeko ikaskuntzan ari da eta jendearengana heldu nahi dute intuiziozko sistema oso erraz baten bidez, prezio interesgarriak eskaintzen dituztelarik (deskarga dohanik eta kuaderniloak 0,79 zent.).


10 kuadernilo daude eta kuaderno bakoitzak 20 nibel izango ditu eta ariketa sekretuak ere bai. Hontz interaktibo baten laguntza izango dute, berak akatsak zuzenduko dituelarik.

Bildumak Educacion Infantil  du izena eta txikienei zuzenduta dago. Helburua haurrek disfrutatzea da, teknologiaren bitartez kontzeptuak ikasen dituzten heinean. 

  
Aplikazioa deskargatu nahi baduzue http://icuadernos.com/ -en eskuratu dezakezue.

2012/10/22

Zinemara

Datorren ostiralean estreinatuko da Euskal Herriko zinemetan "Hotel transilvania" film dibertigarria, Urriaren 26an ikusi ahal izango dugu.

Monstruoek deskantsatzeko eta oporretarako hotela topatu dute eta bertan gertatzen diren abenturak eta gauza misteriotsuak erakutsiko dizkigute. 

Oso film barregarria eta originala da, baina beldur puntu bat ere badauka. Beraz, prest egon eta ez galdu aukera!!

2012/10/19

KIRIK enpresa

Urdulizen bertan dagoen KIRIK enpresak, jadanik 12 urte baino gehiago daukan esperientziadun kooperatiba aitzindaria, zuen esku eta adin guztientzako, aisialdia, kultura, kirola eta naturarekin zerikusia daukaten ekintza ugari jartzen ditu.
 
Helburua eskatutako proposamenak aholkatzea, antolatzea eta zerbitzu hobe ezin bat ematea da. 

Web-gunean sartu zaitezte dauden aukera anitzak ikusi ahal izateko. Ideia paregabeak daude bai umeentzat bai familientzat ere. Jolasak, tailerrak, udalekuak...denetarik dago disfrutatzeko.

Bota begirada bat! 

2012/10/16

Jolasaren garrantzia garapenean

Helduen ikuspegitik, jolasa oso elementu inportantea da haurraren garapenaren inguruko alderdiak lantzeko garaian. Garrantzizkoa da haurraren gorputz hazkundean. Haurrak bere mugimenduekin, bere giharra eta gainontzekoak dantzan jartzen ditu. Pentsamendua ordenatzen ere laguntzen digu jolasak.

Jolasak balore terapeutikoa ere izan dezake. Egunerokotasun horretatik ihes egiteko ahalegina eta eraberritze bat eragiten du. Gordeta dagoen energia guztia askatzen laguntzen du.

Interesgarria iruditu zaidan bideo bat, zenbait aholku egoki ematen dituena:

2012/10/12

Urtebetetze festa prestatzen

Urtebetetze festak prestatzea beti izaten da lan handia. Haurrak hazten doazen heinean, gainera, eskaerak gehiago izaten dira eta gurasoak ideia originalak bilatzen saiatzen dira, baina hori ez da beti erreza izaten.

Horregatik, web orri baten bidez haurrek beraiek egin ditzakete haien gonbidapen pertsonalizatuak eta hainbat gauza gehiago. Gurasoek ere lagundu diezaiekete eta festa prestatzeko zenbait ideia daude. 

Azken batean IKTen erabilera ere bultzatzen dugu jarduera honen bitartez, izan ere, modu praktiko, moderno eta originalean presta dezakegu gure festa.Oso garrantzitsua iruditzen zait gaur egun haurrek ere teknologien mundua ezagutzea eta bertan parte hartzea.

Urtebetetze festa prestatzea oso dibertigarria izango da hemendik aurrera. Probatu eta gozatu!

2012/10/10

Energia berriztagarriko parkea

Energia berriztagarrien Aresketamendi Parkea aireari, eguzkiari eta biomasari eskainita dago, 26 gailu energetikorekin, haurrek eta helduek euren kabuz probatzeko aukera izan dezaten. Amurriok, jasangarritasunaren aldeko bere apustu irmoaren baitan, “Aresketamendi” inguruneko zati bat eguzkiari, urari, haizeari, biomasari eta abarrei lotutako energia berriztagarriak modu didaktiko eta ludikoan transmititzeko leku bihurtu du.
 
Parkea aire zabaleko 22.600 m2-ko erakusketa-esparrua da; bertan, ia kilometro bateko espiral erako egurrezko pasabide batek parkeko eremu ezberdinetan sartzen gaitu eta horietan partaidetzarako gailu, makina, maketa eta panel ugari aurki daitezke, denak energia-iturri ezberdinekin erlazionatuak: ura, haizea, eguzkia, lurra,... garapen jasangarriak bultzatu nahi dituen energia-printzipioak transmititze aldera.

Ordutegia: 

-   Negua (urri-martxoa): asteartetik igandera eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara. 
- Uda (apiril-iraila): asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan 10etatik 14 etara.

Sarrera: 

Helduak: 4 € / 5 eta 16 urte bitarteko haurrak: 2,5 € (5 urtetik beherakoak doan) / Taldeak (15 pertsona baino gehiago): 3 €/pertsonako / Nekatur-eko bezeroak: 3 €/ Jubilatuak 3€

Sentitzen dut bideoa gazteleraz egotea. Hala ere, oso ondo ikusten da nolako ekintzak egiten diren bertan.


2012/10/07

Aurpegiak margoztuz

Umeei asko gustatzen zaien gauza bat aurpegia margoztea da. Edozein lekutan honetarako tailerrak daudenean beti umez gainezka egoten dira.
Hala ere, aurpegi marrazketan ere, sexu bereizketa ikusten dugu. Neskek nesken rolak (hello kitty, tximeletak, katuak...) hartzen dituzte eta kolore suabeagoak nahi dituzte. Mutilek, aldiz, rol maskulinoak (spiderman, batman, hulk...) aukeratzen dituzte eta koloreak ilunagoak izaten dira. Argi dago gizartearen eragina handia dela umeengan ere eta tailer hauetan sexu-bereziketa hauek ekiditea lortu behar dugu.

Aurpegiak marrazteko ez gara profesionalak izan behar, pausu erraz batzuk jarraituz guk ere egin ditzakegu horrelakoak. 

2012/10/06

Jolasak

Jolasen garrantziari buruzko aurkezpen polita



Jolasen adibideak

2012/10/03

VI. Uribe Kostako umeen bizikleta festa

Urriaren 7an, domekan, VI. URIBE KOSTAKO UMEEN BIZIKLETA FESTA ospatuko da. 
Aurten ibilbideak, hasiera bat edukiko du. Erandion izango da, Berangon bukatzeko, txikienentzako antolatutako jai handi batekin. Ibilbidea, Leioa, eta Getxotik pasatuko da. 


Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astean ospatuko den  ekitaldi honekin, bizikletaren garrantzia aldarrikatu nahi da, bizikleta, garraio alternatibo, ez kutsakor eta osasuntsua baita.
Hori dela eta, helburu nagusia, umeek, bizikletarekin, ondo pasa dezaten da. 

Jai honetan txirrindulari elkarte askok parte hartzen dute baina jaia Berangon izango denez, Berangoko txirrindulari Elkartearen laguntza eta partaidetza azpimarratu behar da. 

Izena emateko eta informazio gehiagorako: http://www.ubfesta.org/

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

2012/10/02

Osipark

Udazkenean hostoak erortzen dira, tenperaturak behera egiten dute, armairuan arropa potoloa jarri egiten dugu...

Haurrak oso aktiboak dira eta nahiz eta eguraldia hotzagoa izan, badaude aukera anitz haiek gozatzeko. Badira gune estali batzuk, aisialdirako ekintzak eskaintzen dituztenak. Horietariko bat Osipark dugu, Leioan kokatuta, gure herrietatik oso gertu.

Taldeka zein banaka joan daitezke haurrak baina taldeka joatea komeni da. Horregatik, gure koadrilako haurrak batera eraman ahal ditugu gune hauetara, bertan arratsalde on bat igaro dezaten, babestuta dauden bitartean. Oso aukera ona da eguraldiaren laguntzarik ez delako behar.

Informazio gehiago eskuratzeko egin klik goiko estekan edo http://osipark.blogspot.com.es/ blogean sartu.

2012/09/27

Bitxiak egiten

Neskeei batez ere, euren eskumuturrekoak, lepokoak, belarritakoak ... norberak bakoitza egitea asko gustatzen zaie. Hauek egiteko, hainbat teknika eta material ezberdin erabil dezakegu.

Materialaren eta teknikaren arabera, zailtasun maila, igoko edo jaitsiko da. Hori dela eta, kontuan hartu behar dugu, zer nahi dugun egitea, eta zenbat urte dituzten eskulan hori landuko duten umeek.

Errazena, eta seguru asko gehienak egiten jakingo dituzten, hariarekin trebatzea izango da. Eskumuturreko hainbat eredu egin dezakegu.



Sinpleak, izan ahal dira, trentzatuak, edo korapiloekin, euren izenak jarriz, lodiak, finak, bolitak edo abalorioak erdian sartuta,...



Beste modu dibertigarri eta polit bat, beira-alez eginikoak izaten dira. Hemen ere, modu askotakoak daude, handiagoak, txikiakoak, forma ezberdinak dituztenak ere, kolore ezberdinak... Hauek egiteko beraz, haria, edo pita erabiliko dugu, noski beira - aleak, eta eskumuturrekoak baita lepokoak lotzeko, korapiloz egin ahal dugu edo engantze berezi batzuk erabiliz. Badaude hainbat liburu material hau erabiltzen irakasten dizutenak, eta horiek erabiltzea, ondo dago, pausuz pausu azaltzen dutelako zelan egin behar diren eskulan hauek.


Azkenik komentatzea, aipatutako material hauek ez direla bakarrak, eskulan mota hauek gauzatzeko. Izan ere, material asko erabil dezakegu eta. Hala nola, begizta, laten anillak, gomak, alanbrearekin...

PRAKTIKAN JARRI ETA DOTORE-DOTORE APAINDU ZAITEZ!!

2012/09/25

Kurtso berria eta egokitzapena

Denok dakigunez, kurtso berria hasia dago. Gurasoak lanean buru belarri ari dira eta haurrak bitartean eskolara doaz. Atzean geratu zaizkigu udako egun luzeak eta motxila sorbaldan jartzeko garaia da orain.

Bai gurasoentzat bai haurrentzat errutinara itzultzea zaila izaten da batez ere lehenengo asteetan. Ordutegiak, egitekoak, planak...dena aldatu egiten da eta hasieran "txip-a" aldatzea kosta egiten zaigu.

Hala ere, haurrek urtero kurtso berria hasten dute eskolan. Irakasleen laguntzaz egun gutxitan egokitzen dira normalean. Gauzak horrela, gurasoen esku dago ere egokitzapen hori azkarragoa edo motelagoa izatea.

Izar Arregi psikoloaren esanetan, oso garrantzitsua da kurtsoa gogoz hastea. Horretarako gurasoen parte-hartzea eskatzen da. Gurasoek haurrak motibatu behar dituzte eskolara joateko, jakinmina piztu behar dute haiengan eta batez ere eskolan disfrutatuko dutela esan behar diete.

Horrez gain, badaude egokitzapen on bat egiteko hainbeste faktore kontuan izan beharrekoak. Adituaren hitzak osotasunean entzuteko jo hona: 

2012/09/22

Astebururako proposamena

Abuztuaren 31an estreinatu zen "Las aventuras de Tadeo Jones" izeneko haurrentzako filma. 

Aukera paregabea zinemara joateko, ezta?



Palomitak eta gozokiak ezin dira falta!!

* Ikusten baduzue eskertuko nizueke komentarioren bat egitea, kritikak beti dira onak!!

2012/09/19

Oraindik jaietarako aukera

Uda garaia amaitzear dago. Hilabete luzeak atzean geratu dira eta ziur asko jaietan asko disfrutatu dugula. Horren adibide dugu uda honetan Euskal Herria osoan egin diren jaien zerrenda:


Ia-ia jai zerrenda osoa igaro da jada. Hala ere, ez kezkatu! Oraindik badago jai giroaz gozatzeko aukera. Eskola hasiera errezago egiteko eta udari, gozamenari eta jaiei agurra emateko proposamenak hauek dira: 

- Irailak 29, Sanmigelak: Iurreta, Markina-Xemein, Zalla, Derio, Lazkao, Oñati, Irura, Aizarnazabal.

- Urriak 1: Maritxu Kajoi Arrasaten. Bertan, Urriaren 5ean haurrekin joateko aukera paregabea daukagu: Irrien lagunak ikuskizuna egongo da herriko plazan. ANIMA ZAITEZTE!!

Azken jai honetako egitarau osoa ikusteko aukera luzatzen dizuet. Denon gustoko aukerak badaude. Ez ahaztu datarekin!!