Urtero bezala, Berangoko Sei-Herri Kultur Elkarteak Ibilaldi Neurtua antolatu du. Aurtengoa 30.enekoa izango da eta Abenduaren 2an, igandea, ospatuko da.
Ohiko bi ibilbideak mantenduko dituzte aurten ere:
bata, 8 kilometrotakoa gutxi gora behera, txikientzat izaten dena; eta
bestea, 14 kilometro ingurukoa, helduentzat, bikoteka egin behar dena.
Irteera eta helmuga Sei Herri tabernan izan ohi dira, Sabino Arana
kalean. Ibilaldia bukatuta, eguerdi aldera, musikaz alaitutako poteoa,
herri bazkaria eta sari banaketa izango da.
Historia, ibilbidea, berriak eta egitarau osoa ikusteko klik hemen.
Animatu zaitezte mendiko martxa egiten eta jende berria ezagutzen!!
Aurtengo posterra |
ANIMATU ZAITEZTE!! Berangon giro polita sortzen da egun honetan eta pena merezi du probatzeak.
ResponderEliminarUmeentzat ereaukera asko daude eta primeran pasatzen dute!