2012/12/17

Eskerrik Asko Guztioi!

Irailaren 19an hasi nintzen Blog hau sortzen. Hasieran inolako ideiarik ez nuen baina oso erraza izan da klasean izandako azalpenekin zein nire aldeko ikerkuntzatik ikasitakoa praktikan jartzea.

Oso baliagarria iruditu zait Blog bat sortzen ikastea, izan ere, irakasle izango garenok honelako tresnak erabiltzen ohitu behar dugu. Gurasoekin kontaktua izateko zein informazio publikoa zabaltzeko oso aproposa da eta etorkizunean erabili egingo dut.
Azkenik, esan beharra daukat lan handia egin dudala, bloga ebaluatzeko errubrika pausoz pausu jarraitu dut eta emaitza oso ona dela uste dut. 

Eskerrak eman nire blogean sartu diren guztiei, iruzkinak egin dituztenei ere. Espero dut gustatu izana eta baliagarria suertatu izana.

Hurrengorarte!!    

2012/12/15

Azken pausoak

Kurtsoaren lehenengo lauhilabetea bukatzear dago, orain azterketetean zentratu behar gara eta bada garaia egindako lanak ebaluatzeko. 

IKTko irakasgai honetan, praktiketako orduetan batez ere blog bat sortzen ikasi dugu eta horrekin batera hainbat programa baliagarri, Glogster izenekoa adibidez, aurkezpen originalak egiteko balio duena. Horretaz baliatuz, nire blogaren garapenaren eskematxo bat sortu dut.

2012/12/12

Umeen Gabonetako Parkea (PIN)

Umeen Gabonetako Parkea 2012ko abenduaren 15etik 2013ko urtarrilaren 5a arte egongo da zabalik. 

Aurtengo joko, kirol eta tailer-jardueren eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da. Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.
Ordutegia, prezioa eta beste informazio gehiagorako: http://www.pin-ugp.com/
Aurtengo kartela

2012/12/09

Bizitzari MILA ESKER!!

Minutu bat goizero, goizero
ditudan gauza onak kontuan hartzeko
60"an bizitzari mila esker!!

Minutu bat goizero, goizero
irrian aurpegian zintzilikatzeko
oihu egin nahi dut ozen: bizitzari mila esker!!

2012/12/08

IZENADUBA BASOA

Olentzero etortzeko gutxi falta da eta bere txabolan egongo da opari guztiak prestatzen. Ba al dakizue Olentzeroren etxean non dagoen? Zuen eskutitzak bere eskura eman eta bere lankideak ezagutu nahi dituzue?

http://www.generaltickets.com/images/contenidos/grande/izeng8.jpgMungian kokatuta dagoen Izenaduba basoan aurkituko dituzue sekretu guztiak, magiaz beteriko ibilbidea prestatuta duzue Parke mitologiko honetan, Olentzeroren bizitza eta istorioa ezagutzeko. 




2012/12/05

Pizza prestatzen...ummmm

Nori ez zaizkio pizzak gustatzen? Hala ere, ohitura dugu beti egindakoak erosteko eta...zergatik ez dugu gure gustoko pizza pertsonalizatua egiten? Hemen uzten dizuet aukera bat.
 
Osagaiak (3-4 perts):
 
   - 300g irin
   - 5g okindegiko legami
   - Ur epel basokada 1
   - 1 eta 1/2 goilarakada olio
   - Gatza
   - Pizzarentzat osagaiak