2012/12/05

Pizza prestatzen...ummmm

Nori ez zaizkio pizzak gustatzen? Hala ere, ohitura dugu beti egindakoak erosteko eta...zergatik ez dugu gure gustoko pizza pertsonalizatua egiten? Hemen uzten dizuet aukera bat.
 
Osagaiak (3-4 perts):
 
   - 300g irin
   - 5g okindegiko legami
   - Ur epel basokada 1
   - 1 eta 1/2 goilarakada olio
   - Gatza
   - Pizzarentzat osagaiak

   
  Prozesua: 

Legamia ur epeletan jarri, eta nahastu disolbatu arte. Utzi pixkatean espumatxoa atera arte.
Irina, olioa, gatza eta ur+legamia ondo nahastu. Behar adina ur edo irin gehitu, masa behatzetatik separatzen den arte. Ondo landu. Ontzi batean jarri, trapu batekin estali eta leku epel batean utzi 1 ordu inguru (hazi dadin).
Orea labeko ontzi batean ondo zabaldu, nahi diren osagaiak gainean jarri eta labean egin 220ºCtara 20 minutu inguru.

1 comentario:

  1. GU ANIMATU EGIN GARA! EZ ZAIGU BATERE TXARTO ATERA...MINUTUAK AURRERA PASA ZAIZKIGU NAHI GABE..BAINA ALA ERE GOXO-GOXO ZEGOEN! HURRENGORAKO HOBETO!

    ResponderEliminar