Txikia
nintzenean pilo bat gustatzen zitzaidan koloretako klarionak birrintzea
eta tarro batean sartzea. Gero kontu handiz eramaten nuen etxera. Klarion
hautsak mugitzeko arriskua baitzegoen. Behin etxean potea neukala,
kanpotik marrazkiak margotzen nituen errotulki bereziekin, eta gero nire
logelako apalean ezartzen nuen egindakoa bistan egoteko. Modu horretan nire logela bisitatzen zuen oroko hau ikusteko aukera izango zuen.
Eskulan
honekin izan dudan esperientzia polita kontuan hartuta, beharreko
materiala eta pausoak ezarriko ditut. Zuen seme-alabek honakoa egiten
goza dezaten ekintza polita da.
MATERIALAKGatza
Koloretako klarionak
Orri zuria
Kristalezko pote bat
Pinotxo papera
NOLA EGIN
- Orri zuri batera gatz bota.
- Gatz hori klariona batekin igurtzi koloreztatu arte.
- Gatzak kolorea hartu duenean kristalezko potera bota orri toleztuz.
- Bigarren pausua errepikatu kolore ezberdinetako klarionaz potea guztiz bete arte.
- Potea beteta dagoenean, tapa jarri eta pinotxo paperaz apaindu
Eguraldi honekin,familiako neskek animatu egingo gara holako pote bat egiten...ea zer ateratzen zaigun!
ResponderEliminarUxue eta Mireia.