Helduen ikuspegitik, jolasa oso elementu inportantea da haurraren garapenaren inguruko alderdiak lantzeko garaian. Garrantzizkoa da haurraren gorputz hazkundean. Haurrak bere
mugimenduekin, bere giharra eta gainontzekoak dantzan jartzen ditu. Pentsamendua
ordenatzen ere laguntzen digu jolasak.
Jolasak balore terapeutikoa ere izan dezake. Egunerokotasun horretatik ihes egiteko ahalegina eta eraberritze bat eragiten du. Gordeta dagoen energia guztia askatzen laguntzen du.
Interesgarria iruditu zaidan bideo bat, zenbait aholku egoki ematen dituena:
Egia borobila Haizea!!! Jolasaren milaka gauza landu daitezke. Jolasen garrantzia ezinbestekoa da haurren garapenean! Irakasle izango garen honetan jolasek eskaintzen dizkiguten aukeretaz baliatu behar gara zenbait kontzeptu iraksteko eta haurrek hauek barneratzeko.
ResponderEliminar