2012/10/27

Gogoratu! Gaur ordu aldaketa

Gaur gauean, erlojuak ordubete aurreratu beharko ditugu energia ahalik eta gehien aurrezteko eta eguzkiaren argiari probetxu handiagoa ateratzeko.
2001ean hartutako erabaki batek, martxoko eta urriko azken igandeetan ordu aldaketa egitea ezarri zuen.
Oraingoan, herritarrok ordubete gehiago izango dugu lo egiteko, 03:00etan erlojuek 02:00ak markatuko dutelako.
Ordu-aldaketa 1974an zabaldu zen, petrolioaren lehen krisiarekin batera. Orduan, herri batzuek eguzkiaren argia gehiago aprobetxatzea eta argindar gutxiago kontsumitzea erabaki zuten.



Aldekoak eta kontrakoak
Ordu-aldaketarekin, Espainiako etxebizitzetako argiztapenean 300 milioi euro inguru aurrezten dira (6 euro etxebizitza bakoitzeko eta 210 eraikinetan eta industrian), Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) arabera.
Ordu-aldaketaren kontra dagoenik ere bada. Horien arabera, ordu-aldaketak eragin txarra dauka gizakien eta animalien osasunean, batez ere melatoninari lotutakoak, proteina horrek antolatzen baitu lo egiteko ohitura.
Eraginak osasunean
Aldaketak eraginak ditu gizakion gorputzean; arinak, baina osasunari lotutakoak. Adituen arabera, "ondorioak behin-behinekoak dira pertsona osasuntsuen kasuan. Gorputzari nahikoa zaio hiru-lau egun itxarotea ordutegi berriari ohitzeko. Hala ere, estatistika batzuek diotenez, istripuen tasak zertxobait gora egiten du ordu-aldaketaren ondorengo egunetan".

No hay comentarios:

Publicar un comentario