Energia berriztagarrien Aresketamendi Parkea aireari, eguzkiari eta
biomasari eskainita dago, 26 gailu energetikorekin, haurrek eta helduek
euren kabuz probatzeko aukera izan dezaten. Amurriok,
jasangarritasunaren aldeko bere apustu irmoaren baitan, “Aresketamendi”
inguruneko zati bat eguzkiari, urari, haizeari, biomasari eta abarrei
lotutako energia berriztagarriak modu didaktiko eta ludikoan
transmititzeko leku bihurtu du.
Parkea aire zabaleko 22.600 m2-ko erakusketa-esparrua da;
bertan, ia kilometro bateko espiral erako egurrezko pasabide batek
parkeko eremu ezberdinetan sartzen gaitu eta horietan partaidetzarako
gailu, makina, maketa eta panel ugari aurki daitezke, denak
energia-iturri ezberdinekin erlazionatuak: ura, haizea, eguzkia,
lurra,... garapen jasangarriak bultzatu nahi dituen energia-printzipioak
transmititze aldera.
Ordutegia:
- Negua (urri-martxoa): asteartetik igandera eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara.
- Uda (apiril-iraila): asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara
eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan 10etatik 14 etara.
Sarrera:
Helduak: 4 € / 5 eta 16 urte bitarteko
haurrak: 2,5 € (5 urtetik beherakoak doan) / Taldeak (15 pertsona baino
gehiago): 3 €/pertsonako / Nekatur-eko bezeroak: 3 €/ Jubilatuak 3€
Sentitzen dut bideoa gazteleraz egotea. Hala ere, oso ondo ikusten da nolako ekintzak egiten diren bertan.
Kaixo Haizea:
ResponderEliminarIdeia bikaina datorren udalekuetarako. Gure herritik gertu eta gainera haurrek energiarekin jolasteko eta jolasaren bitartez ikasteko aukera dute.