2012/10/07

Aurpegiak margoztuz

Umeei asko gustatzen zaien gauza bat aurpegia margoztea da. Edozein lekutan honetarako tailerrak daudenean beti umez gainezka egoten dira.
Hala ere, aurpegi marrazketan ere, sexu bereizketa ikusten dugu. Neskek nesken rolak (hello kitty, tximeletak, katuak...) hartzen dituzte eta kolore suabeagoak nahi dituzte. Mutilek, aldiz, rol maskulinoak (spiderman, batman, hulk...) aukeratzen dituzte eta koloreak ilunagoak izaten dira. Argi dago gizartearen eragina handia dela umeengan ere eta tailer hauetan sexu-bereziketa hauek ekiditea lortu behar dugu.

Aurpegiak marrazteko ez gara profesionalak izan behar, pausu erraz batzuk jarraituz guk ere egin ditzakegu horrelakoak. 

Aholku batzuk:

- Ileak aurpegitik kendu (zinta baten laguntzaz, koletaz...)
- Aurpegi osoan krema hidratantea eman (nivea oso egokia izaten da)
- Umearen gustoko koloreak aukeratu
- Marrazten hasi (lehenengo kontornoa, gero barrutik osatu eta azkenik apaindurak jarri)
- Apaintzekok brillantina koloreduna erabiltzen dugu gehienetan.

Material hauek oso erraz lor ditzakegu edozein dendatan, prezioak ere denontzako daude. Hala ere, margoak erosteko gomendatzen dugu prezeski aurpegirakoak izatea eta kalitate onekoak. Apaingarriak oso merkeak izaten dira. 

Bideo asko aurkiditzakezue tutorial modukoak, pausuz pausu egiten dutenak. Adibide batzuk utziko dizkizuet ikus ditzazuen. SAIATU ZAITEZTE!

No hay comentarios:

Publicar un comentario