2012/09/25

Kurtso berria eta egokitzapena

Denok dakigunez, kurtso berria hasia dago. Gurasoak lanean buru belarri ari dira eta haurrak bitartean eskolara doaz. Atzean geratu zaizkigu udako egun luzeak eta motxila sorbaldan jartzeko garaia da orain.

Bai gurasoentzat bai haurrentzat errutinara itzultzea zaila izaten da batez ere lehenengo asteetan. Ordutegiak, egitekoak, planak...dena aldatu egiten da eta hasieran "txip-a" aldatzea kosta egiten zaigu.

Hala ere, haurrek urtero kurtso berria hasten dute eskolan. Irakasleen laguntzaz egun gutxitan egokitzen dira normalean. Gauzak horrela, gurasoen esku dago ere egokitzapen hori azkarragoa edo motelagoa izatea.

Izar Arregi psikoloaren esanetan, oso garrantzitsua da kurtsoa gogoz hastea. Horretarako gurasoen parte-hartzea eskatzen da. Gurasoek haurrak motibatu behar dituzte eskolara joateko, jakinmina piztu behar dute haiengan eta batez ere eskolan disfrutatuko dutela esan behar diete.

Horrez gain, badaude egokitzapen on bat egiteko hainbeste faktore kontuan izan beharrekoak. Adituaren hitzak osotasunean entzuteko jo hona: 

No hay comentarios:

Publicar un comentario