Zuetako askok ezagutuko duzuen Donostiako Eureka! Zientzia Museoa (miramongo kutxaespazioa ere deitua) bisitatzeko proposamena luzaten dizuet.
Familian joateko plan alternatibo eta originala da, ikaskuntza bultzatzen duen heinean. Denon gustoko jarduerak ditugu bertan, guztiak zientziaren zerikusia dutenak. Gauza bitxiak eta harrigarriak aurki ditzakegu, beraz, ez galdu aukera!
Gaur gauean, erlojuak ordubete aurreratu beharko ditugu energia ahalik eta gehien aurrezteko eta eguzkiaren argiari probetxu handiagoa ateratzeko.
2001ean hartutako erabaki batek, martxoko eta urriko azken igandeetan ordu aldaketa egitea ezarri zuen.
Oraingoan, herritarrok ordubete gehiago izango dugu lo egiteko, 03:00etan erlojuek 02:00ak markatuko dutelako.
Ordu-aldaketa 1974an zabaldu zen, petrolioaren lehen krisiarekin batera. Orduan, herri batzuek eguzkiaren argia gehiago aprobetxatzea eta argindar gutxiago kontsumitzea erabaki zuten.
Ekainaren 8an aurkeztu zuen Cuadernos Rubio enpresak iCuadernos izena duen deskargatzeko aplikazioa. Tabletetan erabilgarria da.
Enrique Rubioren esanetan bere enpresa teknologia berriekin etengabeko ikaskuntzan ari da eta jendearengana heldu nahi dute intuiziozko sistema oso erraz baten bidez, prezio interesgarriak eskaintzen dituztelarik (deskarga dohanik eta kuaderniloak 0,79 zent.).
10 kuadernilo daude eta kuaderno bakoitzak 20 nibel izango ditu eta ariketa sekretuak ere bai. Hontz interaktibo baten laguntza izango dute, berak akatsak zuzenduko dituelarik.
Bildumak Educacion Infantil du izena eta txikienei zuzenduta dago. Helburua haurrek disfrutatzea da, teknologiaren bitartez kontzeptuak ikasen dituzten heinean.
Urdulizen bertan dagoen KIRIK enpresak, jadanik 12 urte
baino gehiago daukan esperientziadun kooperatiba aitzindaria, zuen esku
eta adin guztientzako, aisialdia, kultura, kirola eta naturarekin
zerikusia daukaten ekintza ugari jartzen ditu.
Helburua
eskatutako proposamenak aholkatzea, antolatzea eta zerbitzu hobe ezin
bat ematea da.
Web-gunean sartu zaitezte dauden aukera anitzak ikusi ahal izateko. Ideia paregabeak daude bai umeentzat bai familientzat ere. Jolasak, tailerrak, udalekuak...denetarik dago disfrutatzeko.
Helduen ikuspegitik, jolasa oso elementu inportantea da haurraren garapenaren inguruko alderdiak lantzeko garaian. Garrantzizkoa da haurraren gorputz hazkundean. Haurrak bere
mugimenduekin, bere giharra eta gainontzekoak dantzan jartzen ditu. Pentsamendua
ordenatzen ere laguntzen digu jolasak.
Jolasak balore terapeutikoa ere
izan dezake. Egunerokotasun horretatik ihes egiteko ahalegina eta
eraberritze bat eragiten du. Gordeta dagoen energia guztia askatzen
laguntzen du.
Interesgarria iruditu zaidan bideo bat, zenbait aholku egoki ematen dituena:
Urtebetetze festak prestatzea beti izaten da lan handia. Haurrak hazten doazen heinean, gainera, eskaerak gehiago izaten dira eta gurasoak ideia originalak bilatzen saiatzen dira, baina hori ez da beti erreza izaten.
Horregatik, web orri baten bidez haurrek beraiek egin ditzakete haien gonbidapen pertsonalizatuak eta hainbat gauza gehiago. Gurasoek ere lagundu diezaiekete eta festa prestatzeko zenbait ideia daude.
Azken batean IKTen erabilera ere bultzatzen dugu jarduera honen bitartez, izan ere, modu praktiko, moderno eta originalean presta dezakegu gure festa.Oso garrantzitsua iruditzen zait gaur egun haurrek ere teknologien mundua ezagutzea eta bertan parte hartzea.
Urtebetetze festa prestatzea oso dibertigarria izango da hemendik aurrera. Probatu eta gozatu!
Energia berriztagarrien Aresketamendi Parkea aireari, eguzkiari eta
biomasari eskainita dago, 26 gailu energetikorekin, haurrek eta helduek
euren kabuz probatzeko aukera izan dezaten.Amurriok,
jasangarritasunaren aldeko bere apustu irmoaren baitan, “Aresketamendi”
inguruneko zati bat eguzkiari, urari, haizeari, biomasari eta abarrei
lotutako energia berriztagarriak modu didaktiko eta ludikoan
transmititzeko leku bihurtu du.
Parkea aire zabaleko 22.600 m2-ko erakusketa-esparrua da;
bertan, ia kilometro bateko espiral erako egurrezko pasabide batek
parkeko eremu ezberdinetan sartzen gaitu eta horietan partaidetzarako
gailu, makina, maketa eta panel ugari aurki daitezke, denak
energia-iturri ezberdinekin erlazionatuak: ura, haizea, eguzkia,
lurra,... garapen jasangarriak bultzatu nahi dituen energia-printzipioak
transmititze aldera.
Ordutegia:
-Negua (urri-martxoa): asteartetik igandera eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara.
-Uda (apiril-iraila): asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara
eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan 10etatik 14 etara.
Sarrera:
Helduak: 4 € / 5 eta 16 urte bitarteko
haurrak: 2,5 € (5 urtetik beherakoak doan) / Taldeak (15 pertsona baino
gehiago): 3 €/pertsonako / Nekatur-eko bezeroak: 3 €/ Jubilatuak 3€
Sentitzen dut bideoa gazteleraz egotea. Hala ere, oso ondo ikusten da nolako ekintzak egiten diren bertan.
Umeei asko gustatzen zaien gauza bat aurpegia margoztea da. Edozein lekutan honetarako tailerrak daudenean beti umez gainezka egoten dira.
Hala ere, aurpegi marrazketan ere, sexu bereizketa
ikusten dugu. Neskek nesken rolak (hello kitty, tximeletak, katuak...) hartzen dituzte eta kolore suabeagoak nahi dituzte. Mutilek, aldiz, rol maskulinoak (spiderman, batman, hulk...) aukeratzen dituzte eta koloreak ilunagoak izaten dira. Argi dago gizartearen eragina handia dela umeengan ere eta tailer hauetan sexu-bereziketa hauek ekiditea lortu behar dugu.
Aurpegiak marrazteko ez gara profesionalak izan behar, pausu erraz batzuk jarraituz guk ere egin ditzakegu horrelakoak.
Urriaren 7an, domekan, VI. URIBE KOSTAKO UMEEN BIZIKLETA FESTA ospatuko da. Aurten ibilbideak, hasiera bat edukiko du. Erandion izango da, Berangon bukatzeko, txikienentzako antolatutako jai handi batekin. Ibilbidea, Leioa, eta Getxotik pasatuko da. Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astean ospatuko den ekitaldi honekin, bizikletaren garrantzia aldarrikatu nahi da, bizikleta, garraio alternatibo, ez kutsakor eta osasuntsua baita. Hori dela eta, helburu nagusia, umeek, bizikletarekin, ondo pasa dezaten da.
Jai honetan txirrindulari elkarte askok parte hartzen dute baina jaia Berangon izango denez, Berangoko txirrindulari Elkartearen laguntza eta partaidetza azpimarratu behar da.
Udazkenean hostoak erortzen dira, tenperaturak behera egiten dute, armairuan arropa potoloa jarri egiten dugu...
Haurrak oso aktiboak dira eta nahiz eta eguraldia hotzagoa izan, badaude aukera anitz haiek gozatzeko. Badira gune estali batzuk, aisialdirako ekintzak eskaintzen dituztenak. Horietariko bat Osipark dugu, Leioan kokatuta, gure herrietatik oso gertu.
Taldeka zein banaka joan daitezke haurrak baina taldeka joatea komeni da. Horregatik, gure koadrilako haurrak batera eraman ahal ditugu gune hauetara, bertan arratsalde on bat igaro dezaten, babestuta dauden bitartean. Oso aukera ona da eguraldiaren laguntzarik ez delako behar.