2012/09/30
2012/09/27
Bitxiak egiten
Neskeei batez ere, euren eskumuturrekoak, lepokoak, belarritakoak ... norberak bakoitza egitea asko gustatzen zaie. Hauek egiteko, hainbat teknika eta material ezberdin erabil dezakegu.
Materialaren eta teknikaren arabera, zailtasun maila, igoko edo jaitsiko da. Hori dela eta, kontuan hartu behar dugu, zer nahi dugun egitea, eta zenbat urte dituzten eskulan hori landuko duten umeek.
Sinpleak, izan ahal dira, trentzatuak, edo korapiloekin, euren izenak jarriz, lodiak, finak, bolitak edo abalorioak erdian sartuta,...
Azkenik komentatzea, aipatutako material hauek ez direla bakarrak, eskulan mota hauek gauzatzeko. Izan ere, material asko erabil dezakegu eta. Hala nola, begizta, laten anillak, gomak, alanbrearekin...
Materialaren eta teknikaren arabera, zailtasun maila, igoko edo jaitsiko da. Hori dela eta, kontuan hartu behar dugu, zer nahi dugun egitea, eta zenbat urte dituzten eskulan hori landuko duten umeek.
Errazena, eta seguru asko gehienak egiten jakingo dituzten, hariarekin trebatzea izango da. Eskumuturreko hainbat eredu egin dezakegu.
Beste modu dibertigarri eta polit bat, beira-alez eginikoak izaten dira. Hemen ere, modu askotakoak daude, handiagoak, txikiakoak, forma ezberdinak dituztenak ere, kolore ezberdinak... Hauek egiteko beraz, haria, edo pita erabiliko dugu, noski beira - aleak, eta eskumuturrekoak baita lepokoak lotzeko, korapiloz egin ahal dugu edo engantze berezi batzuk erabiliz. Badaude hainbat liburu material hau erabiltzen irakasten dizutenak, eta horiek erabiltzea, ondo dago, pausuz pausu azaltzen dutelako zelan egin behar diren eskulan hauek.
PRAKTIKAN JARRI ETA DOTORE-DOTORE APAINDU ZAITEZ!!
2012/09/25
Kurtso berria eta egokitzapena
Denok dakigunez, kurtso berria hasia dago. Gurasoak lanean buru belarri ari dira eta haurrak bitartean eskolara doaz. Atzean geratu zaizkigu udako egun luzeak eta motxila sorbaldan jartzeko garaia da orain.
Bai gurasoentzat bai haurrentzat errutinara itzultzea zaila izaten da batez ere lehenengo asteetan. Ordutegiak, egitekoak, planak...dena aldatu egiten da eta hasieran "txip-a" aldatzea kosta egiten zaigu.
Hala ere, haurrek urtero kurtso berria hasten dute eskolan. Irakasleen laguntzaz egun gutxitan egokitzen dira normalean. Gauzak horrela, gurasoen esku dago ere egokitzapen hori azkarragoa edo motelagoa izatea.
Izar Arregi psikoloaren esanetan, oso garrantzitsua da kurtsoa gogoz hastea. Horretarako gurasoen parte-hartzea eskatzen da. Gurasoek haurrak motibatu behar dituzte eskolara joateko, jakinmina piztu behar dute haiengan eta batez ere eskolan disfrutatuko dutela esan behar diete.
Horrez gain, badaude egokitzapen on bat egiteko hainbeste faktore kontuan izan beharrekoak. Adituaren hitzak osotasunean entzuteko jo hona:
2012/09/22
Astebururako proposamena
Abuztuaren 31an estreinatu zen "Las aventuras de Tadeo Jones" izeneko haurrentzako filma.
Aukera paregabea zinemara joateko, ezta?
Palomitak eta gozokiak ezin dira falta!!
* Ikusten baduzue eskertuko nizueke komentarioren bat egitea, kritikak beti dira onak!!
2012/09/19
Oraindik jaietarako aukera
Uda garaia amaitzear dago. Hilabete luzeak atzean geratu dira eta ziur asko jaietan asko disfrutatu dugula. Horren adibide dugu uda honetan Euskal Herria osoan egin diren jaien zerrenda:
Ia-ia jai zerrenda osoa igaro da jada. Hala ere, ez kezkatu! Oraindik badago jai giroaz gozatzeko aukera. Eskola hasiera errezago egiteko eta udari, gozamenari eta jaiei agurra emateko proposamenak hauek dira:
- Irailak 29, Sanmigelak: Iurreta, Markina-Xemein, Zalla, Derio, Lazkao, Oñati, Irura, Aizarnazabal.
- Urriak 1: Maritxu Kajoi Arrasaten. Bertan, Urriaren 5ean haurrekin joateko aukera paregabea daukagu: Irrien lagunak ikuskizuna egongo da herriko plazan. ANIMA ZAITEZTE!!
Azken jai honetako egitarau osoa ikusteko aukera luzatzen dizuet. Denon gustoko aukerak badaude. Ez ahaztu datarekin!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)